“Egunero jarri eta egunero kentzen dute ikurra” azaldu du Zurekin Nafarroako parlamentari Carlos Guzmanek Nafarroako Justizia Jauregian, “Falangeko ikurra daraman metro t´erdi baino handiagoa den kartela da, ekainaren erdikaldean jartzen hasi ziren, non eta etorkin familia batek denda zabaldu duen tokiaren aurrean”. Ezker koalizioak oso larritzat jo du Corellan gertatzen ari dena: “Ez da kasualitatea, denda honen aurrean agertu izanak ikurra eta jazarpen eta gorroto delitu baten aurrean egon gaitezkeela uste dugu”. Guzmanek gainera, Memoria Historikoaren legeari ere begiratu dio “1936an gutxienez 88 Corellako bizilagun hil zituzten frankistek eta falangistek, ulergaitza zaigu orain falangearen ikrura daramaten kartelak kalean ikustea”.