Osasuna

Osasunak Sadarren eta Leganesen aurka hasiko du liga, eta Mendizorrozan eta Alavesen kontra amaitu

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko eka. 19a, 07:40

Atzo egin zuten 2024/2025 ligako egutegiaren zozketa. Osasunaren gizonezkoen taldeak abuztuko hirugarren asteburuan hasiko du liga, Parisko Olinpiar Jokoak amaitu bezain pronto, eta lehen bi Sadarren jokatuko ditu.

Lehen partida abuztuaren 18ko asteburuan jokatuko dute gorritxoek, etxean, Darko Brasanacen Leganesen aurka. Handik astebetera, Jagoba Arrasateren bisita jasoko dute, bigarren jardunaldian, Sadarren bertan, Mallorca izanen baitute aurkari.

Vicente Morenoren jokalariek lehen derbia urriaren 10eko asteburuan jokatuko dute, Anoetan, Realaren kontra. Abenduan bi izanen dituzte, Alavesen eta Athleticen aurka, biak etxean.

2019tik ohikoa denez, egutegia libre eta asimetrikoa da. Hartara, ez dira bi jardunaldi berdin izanen. Bigarren itzulian, Reala otsailaren hasieran etorriko da Sadarrera, eta martxoaren amaieran joanen da Osasuna San Mames barrira.

Bestalde, Barça irailaren 27ko asteburuan ariko da Sadarren; Real Madrid, otsailaren hamaseikoan.

Ligako azken jardunaldia, maiatzaren 27 asteburuan jokatuko dute, Sadarren, Alaveseko anaia-arreben aurka.

Imagen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!