Pisu turistikoak Nafarroan %8,3 dira eta "egoera ez da kezkagarria"

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 10a, 10:49

Nafarroa masifikazio turistikotik urrunduta dagoela adierazi dute  Etxebizitza Turistikoei buruzko Foroan. Nafarroako Gobernuko ordezkariak toki entitateetako kideekin eta turismo sektoreko eledunekin aritu dira gaia aztertzen.

Nafarroan 1.338 apartamento turistiko: 1.106 apartamentuak dira, 21 blokeak dira eta 211 etxebizitza osoak dira. Guztira 6.759 plaza dira, turismora bideratzen diren denen artean %8,3. Azalpen hori emanda zabaldu dute Etxebizitza Turistikoei buruzko Foroa Rebeca Esnaola Kultur, Kirol eta Turismo kontseilariak. Harekin batera izan zen Amaia Arrizabalaga turismo alorreko aditua: "Administrazioaren zeregina da sektorea zaintzea eta egoera larria ez bada ere, erne egotea komenigarria da". Izan ere, Agirrezabalak adierazi du azken bi urteotan sortu direla pisu turistiko gehienak: %33.

Turismoarentzako erakargarriak diren mota honetako ostatuek alderdi negatiboak eta positiboak dituela iruditzen zaie bai Arrizabalagari zein Esnaola kontseilariari ere. Tankera ezkorren artean, "legez kanpo" sortzen direnak eta herrietako ohiko bizimodua oztopatzen dutenak leudeke. Balantzaren bestaldean, enpleguaren sorrera, garapenarena, ekonomiaren suspertzearena…erdiesten dutenak. "Errespetuzko eta jasangarria izanen den turismo baten aldeko apustua egiten segitzeko baliabideak jarri behar dira", uste dute.

Pisu turistikoen egoera une hauetan "abegitsua" denez, orain da unea gaiari heldu, hausnartu eta proposamenak mahai gainean jartzeko, beraien ustez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!