Kaixo guztioi

Euskalerria Irratia 2024ko eka. 6a, 12:37

Gaur hemen elkartzea oso berezia da, zuek Euskalerria Irratia osatzen duzuen bihotza zaretelako. Zuen laguntza eta lanari esker, gure irratiak hazten eta garatzen jarraitzen du. Eskertzen dizuegu zuen denbora, pasioa eta esfortzua; zuen ahaleginik gabe, ez ginateke hemen egongo. Familia handi eta anitz bat gara: idazleak, musikariak, artistak, euskara defendatzaileak, mugimendu sozialetako militanteak, sindikalistak eta politikoak. Zuen ekarpenari esker, gure programazioa aberatsa eta dinamikoa da. Batzuetan, entzuleek pentsatzen dute gure estudioa seriotasunez beteta dagoela, baina badakigu gauza serioak ere umorez hartu behar direla. Zenbat aldiz izan dugu mikrofonoa itzalita, barre algara artean? Zuen konpromisoa eta maitasuna gure irratiaren indarra dira. Beraz, gora zuek! Ospatu dezagun elkarrekin, irribarre batekin eta bihotza beteta. Eskerrik asko eta on egin!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!