'Kuxkuxean', bertatik bertako musika ezagutzeko

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 4a, 12:55

Lausoka taldea.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Musika Batzordeak elkarlanean sustatzen dute Kuxkuxean izeneko programa. Bertako musika taldeei aukera eman nahi zaie oholtzara igo eta egiten duten lana jendaurrean erakusteko. Aurtengo programazioan sei talde zein bakarlari ariko dira. Zdentralen eskainiko dituzte kontzertuak eta beste zenbait eskenatokitan ere bai. 

Kuxkuxean izenarekin sortutako programak bertatik bertara sortu diren talde eta bakarlariei espazioa ematea bilatzen du. Aurtengo edizioan inoiz baino proposamen gehiago bildu dituzte Iruñeko Udalak eta Nafarroako Musika Batzordeak sustatzen duten Kuxkuxean ekimenean: 75 izan dira denera. Irizpideak kontuan hartuta-proposamen berriak izatea, emakumezkoen presentzia, euskarazko eskaintza eta kalitatezkoa izatea- sei talde eta bakarlarik osatuko dute egitaraua. Ekainaren 8an hasi eta urriaren amaierara arte Zentralek hartuko ditu kontzertuetako batzuk eta besteak Nafarroako zenbait herritan izanen dira. 

Mouth, Lausoka, Deserrite, Estela Julian, Redocks eta Javi Roblesek irabazi dute Kuxkuxean programazioaren barruan aritzeko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!