📹 BIDEOA | Abiatu da 2024ko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa pic.twitter.com/K2nkcy3QfV
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) June 4, 2024
Urduritasuna, apunteei azken begiradak, NUPeko pasabideetan gora eta behera, barre urduriak, negar malko batzuk ere…Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa hasi da Nafarroako unibertsitate Publikoan. 4.036 ikasle aurkeztu dira iaz baino 215 gehiago. Horietatik %59a emakumeak dira. Hizkuntza ereduari dagokionez 1.026k euskaraz eginen ditu azterketak.
Gaztelera eta literatura azterketak ireki du aurtengo USEa. Ostegunean amaituko dira probak eta ekainaren 12an ezagutuko dira emaitzak. Bigarren deialdia ekainaren 26an abiatuko da. LOMLOE hezkuntza legeak irakasgai kopurua handitu du, batxillergoko aukera handiagoak daudelako. Honela adibidez, aurten arte plastikoetako ikasleek marrazki artistikoak egin beharko dituzte, epaimahaiak proposatutako gai edo sorkutnza baten inguruan.
USEak bi fase ditu: nahitaezkoa eta borondatezkoa. Lehenengoan Batxillergo modalitate guztietako ikasgai komunetako azterketak eginen dituzte. Gaztelania eta Literatura, Espainiako Historia edo Filosofia, atzerriko hizkuntza (ingelesa, frantsesa edo alemaniera) eta A zein D ereduko ikasleek Euskara eta Literatura irakasgaiak. Horiez gain, beste azterketa bat egin behar dute ikasle guztiek batxillergoan egindako modalitatearen araberakoa. Borondatezko fasean berriz, gehienez hiru irakasgairen azterketa egin behar dute ikasleek.