Israelen sarraskiaren aurrean konplize ez izatera dei egin du Yala Nafarroa ekimenak

Haritz Pascual Garjon 2024ko eka. 3a, 14:13

Manifestazioa antolatu dute ekainaren 8an Iruñean, Europako hauteskundeen bezperan, hain zuzen Europak orain arte izan duen konplizitate jarrerari amaiera jarri behar zaiola aldarrikatzeko. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da manifestazioa Golem zinemetatik.

”Herrien arteko konplizitatean sinisten dugun herria gara eta ozen esanen dugu genozidio hau amaitu beharra dagoela eta Europak ezin diola orain arteko jarrerari eustea” azaldu du ekimeneko Ibon Meñikak, “Israel behartu behar dugu genozidioa amai dezan eta Nazio Batuen Erakundeak ezarritako araudiak eta ebazpenak zorrotz bete behar ditu”. Horregatik Europaren jarrera aktiboa beharrezkoa dela dio Yala Nafarroak, “Har ditzala bere esku dituen neurri ekonomiko eta komertzial guztiak, Israelek behin betiko genozidio hau amaitu dezan”.   

Deialdiarekin bat egin dute Yala Nafarroa, Gernika Palestina, UGT, CCOO, LAB, STEILAS, ESK, CNT-LKN, Solidari, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa, Nafarroako Suhiltzaileak, Mayores Frente a la crisis, Pentsionistak Martxan eta  Su etenaren aldeko Argazki erreportariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!