Asier Ruiz de Arkaute (Mañeruibar): "Erdaldun den eremuan D ereduko ikasleen esfortzua sarituko dute"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 24a, 09:27

Mañeruibar eguna ospatuko dute bihar eta D ereduan euskara ikasten ari diren haurrei euren esfortzua saritzeko ekitaldia ondu dute Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak. "Eremu erdaldunean D ereduko ikasleei euren lana goraipatzeak merezi duela uste dugu guk ere", esan du Asier Ruiz de Arkaute Mañeruko alkateordeak. 

Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Aitortza horrekin eskertuta agertu dira Mañeruibarren: "Haur horien lana euskara ikasteko saritzea garrantzitsua iruditzen zaigu", esan du Asier Ruiz de Arkaute Mañeruko alkateordeak. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emanen dio hasiera ekitaldiari larunbatean 11:30ean udaletxean. Herri horietako familiak, Mañeru, Zirauki, Artazu eta Gigillao sarituak izanen dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik. Asier Ruiz de Arkautek esandakoak entzun daitezke argazkian klik eginda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!