Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak

Euskalerria Irratia 2024ko mai. 23a, 13:41

Sagrario Aleman eta Kike Diez de Ultzurrun 2022an IKFk eta Euskaltzaindiak sinatutako lankidetza-hitzarmenean. (Argazkia: Euskaltzaindia).

Euskara galdua zen eramu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.

Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak elkarlanean antolatu dute Mañeruibarko haur euskaldunak saritzeko ekitaldia. Maiatzaren 25ean izanen da, goizeko 11:45ean, Mañeruko plazan. Horren aurretik, Oskar Alegria zinemagileak ondutako bideoa erakutsiko dute udaletxean, goizeko 11:30ean.

Ekitaldian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak, Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) familiei seme-alabak euskal irakastereduen bidez euskalduntzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi diete antolatzaileek azaldu bezala.

Mañeru ere, berde iluna da, eta horretarako, euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri horietako familiak sarituak izango dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!