Gazako sarraskia arbuiatzen ez duten unibertsitate israeldarrekin harremanak eten ditu NUPek

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 22a, 09:43

Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak dira ekidin nahi dituenak giza eskubideak errespetatzen ez dituzten unibertsitateekin. Palestinak duen nazioarteko eskubidea errespetatuko duten unibertsitateekin ariko da bakarrik eta Gazan gertatzen ari den krimena arbuiatzen duenarekin. 

Gizatediaren kontrako jazarpena errefusatzen ez duenarekin ez du harremanik mantenduko Nafarroako Unibertsitate Publikoak hemendik aurrera. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen.Harreman komertzialak eta akademikoak dira ekidin nahi dituenak giza eskubideak errespetatzen ez dituzten unibertsitateekin. Palestinak duen nazioarteko eskubidea errespetatuko duten unibertsitateekin ariko da bakarrik eta Gazan gertatzen ari den krimena arbuiatzen duenarekin.

Horrez gainera, Palestinako ikasle errefusiatuei baliabideak handitzeko konpromisoa hartu du NUPek eta ikertu eginen ditu bideak Palestinako unibertsitateekin kolaborazio gehiago izateko. Giza eskubideen alde lanean ari diren UNRWA eta beste gobernuz kanpoko erakundeekin ere elkarlana egine duela iragarri du, hausnarketarako espazioak eskainiko ditu eta eztabaida ere sortuko du bakea eta bizikidetzaren alde. Behin betiko su etena eskatzeko ekimen bateratuak ere sustatuko ditu NUPek beste unibertsitateekin eta Gazako unibertsitate zein hezkuntza erakundeen errekuperazioa eta ikasketa programak garatzen laguntzeko lan eginen duela ere adierazi du.

Unibertsitateak sinatutako akordioak jaso du, erabateko konpromisoa duela bakearekin bizikidetzarekin, justiziarekin eta giza eskubideekin eta edozein motako indarkeriaren kontrako jarrera erakutsi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!