Tafallako Udalak zonaldeko hainbat kolektiborekin elkarlanean Euskararen Astearen hamazazpigarren edizioa antolatu dute. Hasiera batean Euskararen Eguna zena, askotariko programa bihurtu da, jaiegun batetik harago joateko eta hizkuntzaren erabilera aisialdirako hainbat gune eta eredutara eramateko.
Aurten, gainera, euskararen astea euskararen hamabostaldia izanen da. Patricia Fernandez Euskara zinegotziak azaldu duenez, "programak bi astetan zehar banatzea merezi zuen, hainbat ekitaldi oso interesgarrik osatzen baitute".
Erdialdeko Euskal Jaia
Jarduera kulturalak, gastronomikoak eta kirol-jarduerak antolatu dituzte eta euskaraldiari amaira emango diote Agerraldiarekin batera antolatutako Erdialdeko Euskal Jaiaren ospakizunarekin. Maiatzaren 25ean, larunbata, ospatuko da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. 40 kultur talde baino gehiagok egingo dute desfilea eta ondoren dantza erakustaldiak eta herri kirolak izango dira. Bestalde, arropa eta jakien azoka egongo da eta herri bazkari erraldoia antolatu dute eguerdirako; 1.000 lagunentzako herri bazkaria.
Kontzertuak ere izanen dira bazkalostean. Rotten XIII, Zea Mays eta Trikidantz taldea arduartuko dira musikaz.