Sadarren jokatuko du Osasunak lehen mailara igotzeko finala

Haritz Pascual Garjon 2024ko mai. 9a, 07:53

Alhama taldea kanporatu ostean, igandean Espanyolen aurka jokatuko du emakumezkoen futbol ligaren maila gorenera igotzeko finala.

Sufrimendurik gabe ez dago garaipenik eta atzo Taxoaren hortzak estutu behar izan zituzten gorritxoek, Alhama Murtziako jokalarien bultzadari eusteko. Lehen zatian gola sartu zuten murtziarrek baina gorritxoek joaneko partidan lortutako hiru golen aldeari eutsi zioten.

Eta orain finala. Gorritxoek aukera historikoa dute lehendabiziko aldiz emakumezkoen futbolaren maila gorenera iristeko. Aurrean Espanyol, lehen mailatik jeitsi berria izanen. Joaneko partida, etxean jokatuko dute eta jokalari gorritxoek bultzada handiagoa izan dezaten Sadarren jokatuko dute, Igandean eguerdian izanen da norgehiagoka eta sarrerak gaur bertan eska daitezke, dohainik bazkideendako eta 5 euroan beste zaleendako. Indar Gorrik dagoeneko deia egin du sareetan, igandean Sadarreko harmaila betetzera. Itzulera, datorren asteazkenean jokatuko da Catalunyan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!