Cristina Ibarrolak UPNren XIII. Kongresuan presidente kargua eskuratu berritan esan zuen egoera soziopolitiko berrira egokitu behar dutela, erakargarri bilakatu behar dutela alderdia eta finean, hazi egin behar direla. Gizartearen sektore desberdinak entzun behar dituztela agineratu zuen: migranteak, garraiolariak, osasun arloko langileak… aipatu zituen, besteak beste. "Botoa UPNri ematen diotenei ari natzaie, baina baita ez diotenei ematen ere", esan zuen. Proposamenak biltzeko unea dela adierazi zuen eta jendeari gogorarazi alternatibarik onena dela UPN. Alejandro Toquero izanen da UPNren zuzendaritza taldearen presidenteorde eta Cristina Sota idazkari. UPNren kongresuaren irakurketa egin dute Euskalerria Irratian Berria egunkariko Joxerra Senarrek eta Diario de Noticiaseko Ibai Fernandezek. Hemen entzungai: