Berriozarko Udalak eta SOS Arrazakeria taldea elkarlanean arituko dira. Nafarroako "Elkar zaintzen dugu" proiektu aitzindarian emakume migratzaileei, gehienbat etxebizitzetan zaintza lanak egiten dituztenei, euren ordu libreetan harreman eta bizikidetzarako gune gisa etxebizitza baliabide bat izatea ahalbidetuko die udalak. ATzo, osoko bilkuran onartu zuten etxebizitza bat uztea SOS Arrazakeria taldeko kideei.
Hori jakinarazi du Berriozarko EH Bilduk X sarean.
Berriozarko Udala eta SOS Arrazakeria elkarlanean arituko dira "Juntas nos cuidamos" Nafarroako proiektu aitzindarian.Horri esker zaintza lanetan aritzen diren emakume migratzaileek bizileku-baliabide bat eta bere ordu libreetan harreman eta sozializatzeko leku bat izanen dute pic.twitter.com/0FMJVT622a
— EH Bildu Berriozar (@ehbilduBerrioz) April 25, 2024