“Nahikoa da setiatutako ospitaleekin, nahiko da zauritu, atxilotu eta hildako osasun langileekin” aldarrikatu dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen atarian egindako elkarretaratzean, “Nahikoa da haurrak hiltzearekin, nahikoa da NBEko giza laguntza eramaten duten kamioiak bonbardatzearekin. Infernu honekin amaitu behar dugu”.
Hegoafrikan egin bezala, boikot kanpainaren bitartez genozidioarekin amaitzea proposatu dute Nafarroako osasun langileek BDZ ekimenarekin bat eginez. “Ukatu ditzagun genozidioarekin laguntzen duten produktuak” azaldu dute eta osasun arloan erabiltzen dituzten produktuei erreparatu diote, “Teva Israelgo farmazia enpresa handiena da eta munduko botika generikoen ekoizle handienetarikoa. Teva enpresak laguntza ekonomiko handia ematen dio Israelgo armadari beraz gerra krimenen konplizea da, ez dezagun horretan lagundu”.
Nafarroako Unibertsitate Ospitalaren aurrean egindako elkarretaratzean odolez zikindutako mediku eta erizain jantziak jarri dituzte, zapi palestinarra lepoan, Gazan haien lana egiten, bizitzak salbatzen lan egiten hil diren osasun profesionalak gogoan.