“2017an Europak Esnea hitza debekatu zuen jatorri begetala duten edarietan, hor badugu oinarri bat beraz” azaldu du EHNE sindikatuko Patxiku Irisarrik, “Eskatzen duguna da Italiak eta Frantziak egin bezala, lege aldaketa egitea eta gauzei deitu behar zaien bezala deitzea”. EHNE sindikatuak bere kezka azaldu du azken hamarkadan elikagaien ekoizpenean ematen ari den aldaketan, jaki prozesatuak, laborategietan sortuak nagusitzen ari diren une honetan. “Txorizoa ez den txorizoa, filetea ez den filetea, saltxitxak ez diren saltxitxak…izen horiek denak erabiltzen dira produktu begetalak saltzeko” salatu du Irisarrik, “Marketing hutsa da hau, benetako informazioa estali eta jendeak ezagutzen dituen produktuen izenak jarri”. EHNEk ez du herritarren dietan sartu nahi izan, baina informazioa argia eta zehatza izan dadila eskatu dute, “Bakoitzak nahi duena jan dezan”.
Haragi izena duten produktu prozesatuen aurrean, ekoizleari zuzenean eros ahal zaizkion produktuak defendtau ditu EHNEK, zigilu ekologiko eta zeroko kilometroko elikagai naturalak, “kalitatezko elikadura bermatzen duten landa eremuko eta bertako abeltzainen jakiak”.