Nafarroako Gobernuko Barne, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentuak 396 administrari postu egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketako plazaren aukeraketa errepikatuko du, horietako zazpi "prozesu zabal eta konplexu honetan" sartzean akatsa atzeman baita.
Foru Gobernuak adierazi duenez, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen legezko azterketa egin ondoren, eta "prozesu osoari eta parte-hartzaileen interesei ahalik eta segurtasun juridiko handiena emate aldera" departamentuak errekurtsoak baiestea erabaki du. Hartara, prozesua aurreko urratsera atzeratu du Exekutiboak, hau da, plazen aukeraketara.
Prozeduran sartuta dauden pertsonek datozen egunetan jasoko dute aldaketaren berri ematen dien jakinarazpena. Plazen esleipena zuzendu bitartean orain arte zerbitzua ematen zuten administrazio-kontratuak izaten jarraituko dute. Akatsa zuzenduta, berriro deituko da lanpostuen hautaketa-ekitaldia; atzeratu egiten da administrazio-funtzionario berrien lanpostu-jabetzea.