Opus Deiren Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide ikasketetako bi taldek foru parlamentura bisita egin zuten martxoaren 20an, bi erakundeok sinaturik daukaten elkarlan hitzarmenaren barruan, Diario de Navarra egunkariak gaur argitaratu duenez.
Biharamunean, parlamentuko presidente Unai Hualderen kabinete buru Txarli Perez jabetu zen legebiltzarreko atalondoko sinadura liburuan norbaitek Maria Txibite foru lehendakariaren aurkako irain larriak idatzi zituela. Besteak beste, “zorra” eta “etarra”, hau da, urdanga eta etakide.
Foruzaingoari segurtasun kameren grabazioak aztertzeko eskatu zion Perezek, gertaturikoa argitze aldera. Foruzaingoak ikasle talde batek liburuan irainok idatzi zituen unea lokalizatu zuen.
Opus Deiren unibertsitateak barkamena eskatu du eta irudiok parlamentuari eta Foruzangoari eskatu dizkie, ikasleon aurkako neurri diziplinarioak hartzeko xedearekin.