Sariok banatzen dituzten zazpigarren urtea da. Horien bitartez kalitate literarioa aitortu nahi dute, irizpide komertzialen gainetik, eta hala merezi duten argitalpenei bigarren aukera bat eman nahi diete.
Biziaroak – Herri Kultura liburuan euskara jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean izan diren erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatu du begirada Xamarrek, ohi duenez, bibliografi zein ikerketa oparoan oinarriturik, eta propio hautaturiko irudi ederrak lagun.
Gaztelaniazko kategorian, itzulpen bat saritu dute, Berndhard Schlink idazle alemaniarraren Biloba izenburudun eleberria hain zuzen ere.
Ilustraturiko liburuen atalean, Cristina Duranen eta Miguel Angel Ginerren La jabalina (Basurde emea) izan da irabazlea.
Diego de Haro sariak apirilaren 11n banatuko dituzte, 11:30ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian eginen duten ekitaldian.
Nafarroa garaiko liburu-denda independenteen elkarteko kide dira Iruñeko Abarzuza, Arcos, Artista, Chundarata, Elkar Comedias eta Elkar Leire, Karrikiri, Katakrak, Menades, Miriam, Muga, Nerea, San Pablo, Troa, UNED Iruñea eta Walden; Sarrigurengo La Valeta; Elizondoko Akelarre; Tafallako Idazti; eta Tuterako Letras a la Taza eta Santos Ochoa.