Jagoba Arrasatek Euskal selekzioa zuzenduko du

Haritz Pascual Garjon 2024ko mar. 6a, 14:07

Entrenatzaile gorritxoak Euskal Herriko futbol selekzioa zuzenduko du martxoaren 23an jokatuko duen Uruguairen kontrako partiduan.

Gizonezkoen ligak etenaldia izanen duela probestuz Berriatuakoa Euskal selekzioaren buru jarriko da. Jagoba Arrasate eta Euskadiko Futbol Federazioaren arteko akordioa mugatua da eta soilik martxoko norgehiagokarako izanen da. Normaltasunez ariko da Taxoaren lanean martxoaren 22an, Uruguairen kontrako partidua prestatzeko saioa egin aurretik.

Albistea Jagoba Arrasatek Osasuna jarraitzeko eskaintza jaso duela ezagutu eta gero ailegatu da. “Orain martxoan argituko da kontratua berritzen dudan ala ez” azaldu du entrenatzaileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!