Nafarroako Batzar Errepublikazaleak Borboien kontrako manifestazioan parte hartzera dei egin du

Haritz Pascual Garjon 2024ko mar. 5a, 12:50

Ekainaren 16an, Felipe VI.aren erregetzaren hamargarren urteurrenean, Errepublikaren aldeko manifestazio erraldoia eginen da Madrilen. Nafarroatik autobusak antolatzeko lanean ari da Batzar Errepublikazalea.

“Felipe VI. Hamar urterekin nahikoa da! Demokrazia Bai, Monarkiarik EZ” lelopean, Errepublikaren alde estatu espainiarrean egin den manifestaziorik handiena izan nahi du ekainaren 16koak. “Monarkia ustelkeria sistematikoaren adibide nagusiena da” azaldu dute prentsaurrekoan, “Monarkia patriarkatuaren boterea, bazterkeria eta herri borondatearen ukapena da”. Nafarroako Batzar Errepublikazaleak ekainaren 16ko protestan parte hartzera dei egiten du, Nafarroan herriz herri antolatuko diren bidai eta autobusetan izena ematera herritarrak animatuz. “Juan Carlos Borboikoak dimititu zuenean ehunka nafar atera ginen kalera” azaldu du taldeko Ane Sanchezek, “Bada ordua indar errepublikazale hori berriz ere kalean ikusteko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!