Atzo euroeskualdearen urteko batzarra egin zuten Erriberrin. Protesta egiteko elkarturiko nekazariek Maria Txibite lehendakariaren aurkako irain matxistak oihukatu zituzten, agintariak paradorean sartu zein paradoretik atera zirelarik.
[VÍDEO]
— naiz: (@naiz_info) March 4, 2024
Chivite denuncia insultos machistas de agricultores en Erriberri y dice que no quedarán impuneshttps://t.co/qKuwPuFOL3 pic.twitter.com/sXKzJY5o79
Foru lehendakariak berak kazetarien mikrofonoen aitzinean azaldu zuen nekazarien hainbat aldarrikapen konpartitzen baditu ere, gobernuak ez duela halakorik onartuko.
Por respeto al cargo que represento, por respeto a mí misma y, sobre todo por respeto a todas las mujeres, los insultos machistas no van a quedar impunes.
— María Chivite / ❤️ (@mavichina) March 4, 2024
Los insultos machistas no tienen cabida en la esfera pública ni en la privada. pic.twitter.com/1KeovtgArA
Gaineratu zuenez, gertakariak ez dira zigortzeke geratuko, eta futbolean irain arrazistak ikertzen dituzten bezala ikertuko dituztela irain matxistak, bereziki martxoaren zortziko astean.
Foruzaingoak dagoeneko ustez irainak oihukatu zituzten hiru pertsona identifikatu ditu, bi gzion eta emakume bat.
Gogoratzekoa da protesten F6 mugimenduaren protesten lehen astean Txibiteri eskratxea egin ziotela etxe parean, seme-alabekin eskolarako bidean zela.