Osasuna

Super heroi maskaratuari eskerrak

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko mar. 5a, 07:06

Ante Budimir, gola ospatzen. (Argazkia: Osasuna)

Osasunak bat eta huts irabazi zuen euskal derbia Alavesen aurka, bart gauean Sadarren jokatutako norgehiagokan. Garaipen horren ondotik gorritxoak hamargarrenak dira sailkapenean, eta Europan jokatzeko aukera eman lezakeen zazpigarren postutik laura daude.

Kalitateak erabaki zuen atzoko euskal derbia. Erran nahi baita Osasunak eta Alavesek oso euskal derbi orekatua jokatu zutela, eta super heroi maskaratu batek, Ante Budimirrek, area ertzetik lorturiko gol bikain baten bitartez, desorekatu zuela markagailua gorritxoen alde.

Norgehiagokak hainbat albiste on utzi zituen. Konparaziora, Herrandoren erakustaldia defentsaren erdian. Edo Moncayolaren eta Torroren itzulera, lehiakortasun maila onera.

Alta, halaber bi berri txar ere utzi zituen. David Garciaren eta Kike Barjaren leisoak. Noaingo hegalekoarena, gainera, larria izan liteke. Osasunak larunbatean jokatuko du Ligako hurrengo norgehiagoka, gaueko bederatzietan, Gironaren aurka, Montilivi futbol zelaian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!