Euroeskualdeko presidentetzaz jabetuko da gaur Nafarroa

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko mar. 4a, 07:14

Txibite, Rousset eta Urkullu, aurreko bilera batean. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

Maria Txibite lehendakariak Erriberrin jasoko du gaur aginte makila. Urteko batzarra eginen dute han.

Maria Txibite foru lehendakaria, EAEko lehendakari Iñigo Urkullu eta Akitania Berriko presidente Alain Roussete Erriberriko paradorean elkartuko dira gaur. Hamaika eta erdietan, hiruon arteko bilera eginen dute. Jarraian, 12:00etan, Euroeskualdearen urteko batzarra hasiko da. Batzarra amaituta, 13:30 aldera, paradoreko aretoetako batean, ekitaldi berezia eginen dute, Txibitek Rousseten eskutik jaso dezan euroeskualdeko aginte makila.

Euroeskualdea Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitania Berriko Departamentuak sortu zuten, 2011ko abenduaren 12an, bi lurraldeok Europan duten rol ekonomiko eta soziala indartze aldera. Nafarroako Foru Erkidegoak 2017an egin zuen bat euroeskualdearekin, Uxue Barkos lehendakari zelarik. Esan gabe doa euroeskualdeak Euskal Herriko zazpi lurraldeak biltzen dituela bere baitan, Akitania Berriko Departamentuko beste zenbait luralderekin batera.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!