Pentsioak duintzeko ausardia falta leporatu die 1080 Orain plataformak alderdi politikoei

Haritz Pascual Garjon 2024ko ots. 29a, 14:17

Manifestazioa egin dute Parlamenturaino, gutxieneko pentsioak 1080eurotara irits daitezen eskatzeko. 6.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte beren eskariarekin bat eginez.

 

1080 Orain herri plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek ez dute ulertzen aurrekontuen tramitazioan alderdiek hartu duten jarrera. "Nafarroako Gobernua osatzen duten taldeek eta EH Bilduk lortu duten aurrekontu-akordioak lantalde bat sortzeko konpromisoa jasotzen du, baina, gure ustez, ez da, inola ere, urte honetan bertan pentsioak 1.080 eurotaraino  osatzeko espero genuen benetako konpromisoa. Egia esan, gehiago espero genuen, eta horregatik gaude nahiko frustratuta, gaur egun pentsiodunek oraindik ez dituztelako gutxieneko pentsio horiek osatuko " azaldu du plataformako eledun Jaime Iribarrenek. "Nafarroako Gobernua pentsioak osatzen ari da orain, eta, beraz, ez dugu ulertzen zergatik ez den behingoz 1.080ra jauzi egiten, pentsiodunen mugimenduak urteak daramatzan aldarrikapen bat baita".

Horregatik guztiagatik, 2024rako Nafarroako Aurrekontuetan "Pentsio horiek 1.080 euroraino osatzea" eskatzen du mugimenduak, eta, horrela, Foru Parlamentuan erregistratu ditu "aldarrikapen hori babesten duten Nafarroako pertsonen 6.000 sinadura baino gehiago, bai eta kausa hori babesteko mozioa onartu duten 26 udalen zerrenda ere".
 
Oraingo aldarrikapenak lehen urratsa dira. Izan ere, `pemtsioak igotzeko eskari hori "1.260ra iristea" eskatzen duten beste kolektibo batzuetara zabaldu dela ziurtatu dute, nahiz eta "oraintxe bertan 1.080koa den aldarrikapena". "Bitartekoak daudela eta borondate politikoa falta dela ulertzen dugu", azpimarratu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!