Bigarren aldiz atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak Skolae programa

Haritz Pascual Garjon 2024ko ots. 28a, 08:14

Edukietan sartu gabe, epaitegiak “tramitazio akatsak” argudiatu ditu berdintasunean hezteko programa baliogabetzeko. Hezkuntza Departamentuak helegitea aurkeztuko du.

Hezkuntza Departamentuak auzitegi nagusiaren epaiaren kontrako helegitea aurkeztuko du, ebazpena errespetatzen duen arren konpartitzen ez duelako. Izan ere, epaitegiak  bigarren aldiz atzera bota du berdintasunean hezteko lana egiten duen Skolae programa. Ez da edukietan sartu, baina 2020an gertatu bezala, akats tekniko, tramitazio akatsak aitzakia hartuta baliogabetu du programa. Orduan gertatu bezala, auzitegi barruan Skolae gelditzeko tema handia duten epaileak daudela ikusi da.

Auzitegiaren ebazpenak dio Skolae programa ezartzeko prozeduran ez zela arauaren beharra argudiatzeko txostenik egin, ezta haren menpe geratuko diren arauen zerrendarik ere.

Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztuko du, argudiauz programaren ezarpena ez dela lege bat eta bere justifikazioa Nafarroako eta estatu mailako hainbat arautan oinarrituta dagoela erakutsiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!