Urdiaingo udalerrian, NA-2410 errepidean, 38 urteko emakume bat hil da auto istripuan. Autoa errepidetik atera da eta hormigoizko pasabide baten aurka jo duenean gertatu da ezbeharra.
Goizeko 07:20ak aldera jaso dute deia SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuek eta Altsasuko suhiltzaileek. Iritsi direnean, suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta zegoen emakumea atera dute, eta, ondoren, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian eraman dute.
Emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalean hil dela jakinarazi du foruzaingoak. Une honetan ezbeharraren izapideak bideratzen ari dira.
Aurten, errepidean hiltzen den seigarren pertsona da Nafarroan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!