Eskola jardunaldia, zenbait ikastetxetan erabakita: 77 ikastetxeren artetik, gehienek, 56k jardunaldi jarraiaren alde egin dute eta hamaikak zatituaren alde. Amaitu dute horietan guztietan prozesua eta ezagutzen dute dagoeneko 2024-2025 ikasturtean eta 2028ra arte zer nolako jardunaldiarekin ariko diren euren seme-alabak.
Ikastetxe batzuetan, boto bakar batengatik hautatu da jardunaldia: Orkoiengo D ereduko Auzalarren adibidez, jardunaldi zatitua izanen dute boto bakar batengatik: 141 ama edo aitak egin zuten horren alde 140k berriz, jarraiaren alde. Aldiz herri bereko, alegia, Orkoiengo gaztelaniazko eredua duen ikastetxeko gurasoak jarraiaren alde azaldu ziren, baina bi ikastetxeek garraioa konpartitzen dutenez zatitua ezarri beharko dute. Beste datuen artean, aipatzekoa, Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxean jarraiak irabazi duela alde handiarekin: erroldaren baiezko botoen %91 eskuratuta. Esan daiteke datuak ikusita, gehienak, orain arte zuten jardunaldiaren alde egin dutela.
Oraindik prozesua ez da beste hainbat ikastetxetan amaitu. Gaur, ikastetxe askotan botoa bertatik bertara ematen ahalko dute gurasoek eta beste hainbatek heldu den astean amaituko dute boto emate bidea. Martxoaren 1erako dena argituta gelditu beharko da.
Jardunaldi jarraia izanen dute:
Agoitz
Aibar
Artaxoa
Arbizu
Argedas
Ezkaba (Antsoain)
Buñuel
Beriain
Berbintzana
Los Sauces (Barañain)
Eulza (Barañain)
Alaitz (Barañain)
Ermitaberri (Burlata)
Dos de Mayo (Castejon)
Cascante
Carcar
Corella
Caseda
Cabanillas
Citruenigo
Erro
Faltzes
Funes
Fitero
Fontellas
Fustiñana
Virgen Blanca (Uharte)
Iturmendi
Lakuntza
Irunberri
Leitza
Marcilla
Monteagudo
Monreal
Murtxante
San Miguel (Noain)
Ermitagaña (Iruñea)
San Juan de la Cadena (Iruñea)
Jose Maria Huarte (Iruñea)
Mendillorri (iruñea)
San Frantzisko (Iruñea)
San Jorge (Iruñea)
Alesbes
Joakin Lizarraga (Sarriguren)
Uriz Pi (Sarriguren)
Zangoza
santacara
San Adrian
Sesma
Uharte Arakil
Valtierra
Elvira España (Tutera)
Huertas Mayores (Tutera)
Monte San Julian (Tutera)
Jardunaldi zatitua izanen dute:
Puente la Reina-Gares
San Pedro (Mutiloa)
Catalina de Foix (Zizur)
Bernart Etxepare (Iruñea)
San Miguel (Orkoien)
Zubiri
Elorri (Iruñea)
Paderborn-Lezkairu (Iruñea)
Remontival de Estella (Lizarra)