22 urteko Cadreitako bizilaguna da auto istripuz atzo hil zen gaztea. Hiru autoren arteko ezbeharra izan zen eta beste hiru lagun zauritu egin ziren; horietako bi zauri larriekin eta beste hirugarren pertsona bat zauri arinekin. Tafallako suhiltzaileak bertaratu ziren istripua atenditzera eta hildako gaztearen bizia salbatzeko ezin izan zuten deus egin: autoan harrapatuta gelditu zen eta unean bertan hil zen.
Aurten, errepidean hiltzen den bosgarren pertsona da Nafarroan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!