18.400 nafar ari dira telelanean

Haritz Pascual Garjon 2024ko ots. 20a, 14:16

CCOO sindikatuak txostena egin du eta agerian utzi emakumeak direla eredu horretan gehien dabiltzan langileak. “Familia kargek sobera baldintzatzen dute telelanera nor joaten den” salatu du sindikatuak arrakala hau agerian utzita.

Pandemian izan zuen gorakada telelanak eta geratzeko etorri da. Azken urteotan sendotu egin da CCOO sindikatuaren txostenaren arabera. 18.400 nafar ari dira telelanean eta horietatik 9.200ek etxetik lan egiten dute haien lan astearen erdian baino gehiago. Nafarroako langileen %7a aritzen da eredu honetan, urrun geratzen dira Estatuko %11ak edo ta Madrilek dituen %22ak.

Comisiones Obrerasen iritziz, telelana zabaldu beharreko eredua da, “Ez lan aste osoan baina bai jardunaldiaren erdian gutxi gora behera” azaldu du CCOOko Joseba Ezeolazak, “Horretarako enpresek baliabideak jarri behar dituzte, konexioa, ordenagailuak eta baita langileek mugak adostu ere, deskonexiorako eskubidea bermatu dadin”. “Ez dugu langile isolaturik nahi” gaineratu du Ezeolazak, “Horregatik proposatzen dugu lan aste erdia etxean ematea eta beste erdia lantokian, interakzioa sustatu, langileen harreman eta antolatzeko espazioak ezin baitira galdu”.

Arrakala handiegia dago gizon eta emakumeen artean telena hautatzera orduan. Etxeko zamak kontutan hartuta emakume askok jotzen dutelako eredu honetara. CCOOren ustetan neurriak behar dira arrakala hau gutxitzeko eta telelana ez dadin izan etxea eta lanaren zama bikoizteko aitzakia.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!