Euskararen lerro estrategikoetarako aurrekontua % 8,3 handitu du Euskarabideak

Bidane Beloki Ezker 2024ko ots. 15a, 08:32

7,3 milioi izan zituen 2023an, 7,9 milioi izanen ditu 2024an; aurrekontuak onartzen direnean behin betiko inbertsioa ezagutuko da. Hizkuntza-politiken alor ekonomikoa eta juridikoa izan dute aztergai Euskararen Nafar Kontseiluaren bileran.

Euskararen ildo estrategikoen aurrekontua % 8,3 indartuko dute aurten. Halaber, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuek euskarazko arreta hobetzearekin zerikusia duten bi prozesuren egoera ere izan dute eztabaidagai Euskararen Nafar Kontseiluaren bileran. Hala nola, Merezimenduen Dekretua laster onartzea eta saileko hizkuntza-planak eguneratzea.

Hizkuntza-politiken alor finantzario eta juridikoa izan dute aztergai, eta hiru eremu nabarmendu dituzte gastu-aurreikuspenean: helduen hezkuntza, gazteria eta teknologia berriak, eta esparru sozioekonomikoa. Horretarako, proiektuaren aurrekontua iazkoarekin alderatuta, % 8,3 igo da, 7,3 milioitik 7,9ra.

Gainera, Nafarroako Gobernuko aurrekontuen eztabaidan inbertsioa hobetzeko zain daude oraindik. Hartara, martxoan onartzen diren aurrekontuekin jakingo da zenbatekoa den igoera eta zein izango den Euskarabidearen behin betiko aurrekontua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!