UPNk berdintasun printzipioa urratzea leporatu dio Tafallako Udalari, bi lanpostutan euskara eskatzeagatik

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ots. 14a, 07:20

Tafallako Udaletxea. (Argazkia: Tafallako Udala)

Tafallako udal aginte taldeak bi lanpostutan eskatu du euskarazko C1 maila: administrari postu batean eta kultur, kirol eta gizarte teknikariarenean.

Tafallako alkatetza EH Bilduko Xabier Alcuazen esku dago, eta udal aginte taldeko kide dira, halaber, Iniciativa por Tafalla, Ezker Batua eta Geroa Bai.

UPNk prentsa ohar baten bitartez salatu duenez, EH Bildu “gutxiengo bati mesede egiten dion eredu linguistikoa inposatzeko, funtzio publikoan sartzeko berdintasun, publizitate, meritu eta gaitasun printzipioak urratzen ari da”.

Erregionalisten arabera, “funtzionario izateko euskarazko C1 maila eskatzeak berdintasun printzipioa guztiz urratzen du. Gauza bat da meritu moduan baloratzea eta beste bat exijitzea”.

Dikotomia argia dakusate: UPNren “pentsamendu askatasuna” versus EH Bilduren “inposizio ideologikoa”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!