Martin Villaren inpunitatea salatu dute

Euskalerria Irratia 2024ko ots. 9a, 07:26

Atzoko elkarretaratzeko une bat. (Argazkia: Ahotsa.info)

Iruñeko Udalak ministro ohi frankistaren bisitaren aurkako kritikekin bat egin du, 2019an udalbatzak persona non grata izendatu zuela gogora ekarriz.

Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohiari arbuioa adierazi zioten atzo ehundik gora lagunek, Tres Reyes Hotelaren aitzinean egindako elkarretaratzean.  

78 Sanferminak Gogoan plataformak antolatu zuen protesta. Iruñeko Peñen Federazioak deialdiarekin bat egin zuen. Eta Iruñeko Udalak ere kritikatu zuen Martin Villaren bisita, 2019an Udalbatzak persona non grata izendatu zuela gogora ekarriz.

Atzoko elkarretaratzean, Josu Txueka historialariak gogora ekarri zuen Martin Villa arduradun nagusia izan zela 78ko sanferminetako German Rodriguezen hilketan eta trantsizioko beste beste hainbat heriotzetan: “Harro daude haien trantsizioaz, ez dira batere damutzen egindakoaz, eta guk kontrakoa esaten dugu”.

Bitartean, Tres Reyes hotelaren barruan, Jaime Ignacio Del Burgoren liburuaren aurkezpenean, hotz azaldu zen Estatuaren segurtasun indarren biktimen sufrimenduaren aitzinean. “Ez dit loa inoiz loa eragotzi, ezta segundo bakar batez ere”.

Lerroon azpian, AHotsa.info atariko lankideek atzoko elkarretaratzearen inguruan egindako bideoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!