Baztanen eraiki nahi duten meategiaren aurka sinadura bilketa abiatu du Erdiz Bizirik taldeak

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 8a, 08:35

Magnesitas Navarra enpresak Baztango Erdiz parajean eraiki nahi duen meategiaren kontrako sinadurak bilduko dituzte proiektuaren kontrako taldeek. "Alegazioen sinadurak herriz herri bilduko ditugu, ez Baztanen bakarrik Nafarroan eta Euskal Herri osoan ere saiatuko gara eskuratzen", jakinarazi du Erdiz Bizirik taldeak atzo egindako agerraldian. Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Proiektu Gisara tramitatu zuen egitasmoa eta atzo bidea egiteko beste pauso bat eman zuen.

Magnesitas Navarra enpresak 2022an aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari Baztanen egin nahi zuen meategiaren proiektua. Gobernuak Udalez Gaindiko Egitasmo gisara tramitatzea onartu du eta atzo eman zituen azken pausoak bidea egiten segitzeko. Erdiz Bizirik taldeak agerraldia egin zuen bart aiderazteko Nafarroako landa eremua indartsu dagoela eta euren lurra zein bizimodua defensatzen segitzeko asmoa dutela: "Proiektuaren aurkako alegazioen sinadurak herriz herri bilduko ditugu Baztanen, eta eskualdeka Nafarroan nahz Euskal Herriko bertze hainbat txokotan ere", azaldu zuten. Alegazioak sinatzeko bi prozedura izanen dituztela ere jakinarazi zuten: aurrez aurre edo telematikoki. 

"Ez dugu onartuko bakar batzuk aberastuko dituen eta urte luzez jasangarria izan den bizimodua desagerraraziko diteun proiektua inposatzea", esan zuten agerraldian. Herri lurrak "ebastea" leporatzen diete multinazionalen "mesedetan" izanen dena bakarrik. Mobilizatzen segitzeko asmoa adierazi zuten eta heldu den asteazkenean batzar irekia eginen dutela esan: Arizkurenen 19:30ean izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!