Aierdik Nekazaritza Kontseiluaren bilerara deitu du

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ots. 8a, 07:14

Nekazariak atzo, haien traktoreekin, N-121-A errepidean protesta egiten. (Argazkia: Foruzaingoa)

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak bilera horretara deitu ditu UAGN eta EHNE sindikatuak, UCAN nekazaritzako elikagaien kooperatiben elkartea eta Alinar, nekazaritzako elikagaien industrien plataforma.

UAGN eta UCAN azken egunotako mobilizazioen alde azaldu ziren atzo, horiek deitu dituena sare sozialen bitartez sortu duten Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Mugimendua izanagatik ere.

Bilera bihar goizean eginen dute, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Aierdik ez ezik Jose Luis Arasti Ogasun kontseilariak ere parte hartuko du.

Aierdiren helburua da aztertzea nola lagun dezakeen foru exekutiboak lehen sektorea, Espainiako Gobernuak zein Europako Batasunak haren aldarrikapenak onar ditzan.

Aierdik, halaber, iragarri du Kontseiluko kideen aldarrikapenak ez ezik Nekazarien eta Abeltzainen Mugimenduarenak ere aintzat hartuko dituela, errepide mapa bateratua adosteko xedearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!