Bi astez haren arrastoaren atzetik ibili dira basozainak. Basoilarra berriz, tarteka, bere ezkutalekutik atera eta eskiadoreen artean pasiatzen aritu da, egunetako tenperatura altuek nahastuta. Azkenean, aste honetan ingurumen departamentuko langileek, hegaztia harrapatzea lortu dute. Identifikazio eta lokalizazio txipa jarrita, Auñamendi aldera eraman dute, eski estazioetako zalapartatik urrun.
Basoilarra, desagertzeko arriskuan den animalia da. Zonalde hotzetan bizi da eta pinu beltza du elikagai. Geroz eta gutxiago geratzen dira, horregatik Larra Belaguan azaldutako animalia babesteko kezka eta premia. Basoilarrak inguru lasaiak behar ditu, zaratarik gabekoak. Egun Nafarroan 10 basoilar inguru geratzen dira, 4 ar eta 6 eme.