Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazio kanpaina martxoaren 18tik 22ra izanen da

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 2a, 07:23

Hiru urteko haurren 5.100 gurasorentzako data garrantzitsua izanen da martxoaren 18tik 22ra doana: ikastetxeetan izen emateko aurrematrikulazio kanpainaren epea da. Haur eta Lehen Hezkuntzan izen eman beharko zaie seme-alabei. Aurretik eskola-jardunaldia erabakiko dute irakasle eta gurasoek. 

Zenbait ikastetxetan otsailean erabaki beharko dute heldu den ikasturtetik aurrera zein jardunaldirekin aritu nahi duten eurenean: jardunaldi jarraia edo zatituaren artean erabaki beharko dute. Horren ondotik iritsiko da Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioa. Martxoaren 18tik 22ra izanen da. 2024-2025 ikasturterako 3 urteko haurren 5.100 guraso inguru daude deituak ikastetxea erabakitzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!