Espainiako Osasun Ministerioak osasun etxeetan maskara erabiltzeko agindua ezarri zuenean, aukera eman zuen derrigortasun hori kentzeko, baldin eta bi astez arnas gaixotasunen intzidentzia metatuak behera egiten bazuen. Fernando Dominguezek, Nafarroako Osasun kontseilariak, azaldu du bi aste horiek igaro direla, eta horregatik hartu duela erabakia. Hartara, astelehenetik aurrera ez da derrigor erabili beharko musukorik osasun zentroetan.
Kontseilariak esan du Osasun Ministerioari jakinarazi behar diola erabakia, baina berretsi du astelehenetik aurrera maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango. Hala ere, gogoratu du maskarak "gomendagarri" izaten jarraituko duela gaixotasunak kutsatzea prebenitzeko neurri gisara.