Liburuaren arabera, Hego Euskal Herrian, epe horretan, guztira 123 biktima eragin zituzten Estatuko segurtasun indarrek eta eskuin muturreko taldeek. Horietako 16, Nafarroan Garaian.
Epe berean, Katalunian, 43 biktima izan ziren, eta Madrilen 49. Bistan da, Hego Euskal Herria molde honetako erasoak askoz ugariagoak izan zirela.
Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeen eta funtzionario publikoen indarkeria politikoaren biktimak artatzeko batzordea martxan jarri zuen 2022ko irailean, eta horretan 35 salaketa baino gehiago jaso dituzte.
Hori ahalbidetzen duen foru legea 2019an onartu zuten, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2015ekoaren zati nagusiak atzera bota eta gero.