Desadostasuna Nafarroa eta Gipuzkoaren artean Zubietatik Artaxoara bidaltzen ziren hondakinen harira

Haritz Pascual Garjon 2024ko urt. 25a, 14:22

Foru exekutiboak dio akordioak hondakin lohiez hitz egiten zuen arren, Gipuzkoatik hondakin likidoak bidaltzen zirela. Gipuzkoako Diputazioak aldiz dio Nafarroak bazekiela hori eta akusazio faltsuak egin dituela.

Nafarroako Gobernuak Artaxoako hondakinen tratamendurako planta itxi du, Gipuzkoatik etorritako hondakin likido toxikoak garbitu bitartean. Jose Mari Aierdi foru kontseilariak azaldu duenez, Artaxoan ezin dira hondakin likidoak tratatu, konposta egiteko hondakin solidoak eta lohiak erabiltzen direlako. “Gipuzkoa eta Nafarroaren artean sinatutako akordioan hondakin lohiaz hitz egiten zen eta aldiz, Zubietatik Artaxoara etortzen den garraioaren txostenean, hondakin likidoak azaltzen dira, beraz desadostasuna dago sinatutakoa eta bidalitakoaren artean” azaldu du Aierdik. Nafarroako kontseilaria kexu zen Gipuzkoako Diputazioaren erantzunarekin. “Abenduaren 18rarte hondakin likidoa bidaltzen jarraitu dute, azaroan egindako ikuskaritzan, abisatu zitzaienean ezin zutela egin” adierazi du ingurugiro kontseilariak. “Artaxoan ezin dugu likidorik jaso eta tratatu, ezta edateko ura ere” gaineratu du Aierdik, “Beraz Zubietako hondakin likidoak ezingo lirateke jaso”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!