El Olitense atariak zabaldu duenez, atzo euskaltzale boluntario talde batek afixa garbitu zuen, eta herriko sarreran berriro Erriberri irakur daiteke.
Erriberriko alkate Jose Etxarrik salaketa aurkeztu du Guardia Zibilaren aitzinean, eraso euskarofobo hori dela kausa.
Erriberriko udalak 2008ko abenduaren batean onartu zuen udalerriaren izen ofiziala Olite-Erriberri izatea.