Gorka Urbizuk apirilaren 12an joko du Iruñeko Zentral kafe antzokian

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 22a, 10:34

Sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, urtarrilaren 24arekin, 12:00etatik aurrera

Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoaren aurkezpen birako lehen kontzertuen datak ezagutzera eman dituzte gaur goizean. Lekunberriko musikariak apirilaren 12an joko du Iruñean, Zentral Kafe Antzokian. Sarrerak gorkaurbizu.eus webgunean jarriko dituzte salgai, etzi, urtarrilaren 24arekin, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Aurretik Hego Euskal Herriko beste hiru hiriburuetan egien ditu kontzertuak: otsailaren 23an Intxaurrondon, Donostian; otsailaren 28an Bilbon, Gaztea sarietan; eta otsailaren 29an Gasteizko Kubik aretoan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!