(H)ilbeltzaren 10. edizioa urtarrilaren 22tik 28ra ospatuko da Baztanen

Miren Mindegia 2024ko urt. 15a, 17:21

X. Euskal Nobela Beltzaren Astearen baitan egitarau zabala antolatzeaz gain, (H)ilbeltza bekarako deialdia ere zabaldu dute

Iristear da (H)ilbeltzaren 10. edizioa, Baztan bailaran ospatzen den Euskal Nobela Beltzaren Astea. Astelehenetik igandera bitartean izanen diren ekitaldi guztien berri eman digu antolakuntza taldeko kide Xabi Ballarenak: liburu aurkezpenak, solasaldi eta mahai-inguruak, mendi itzulia, Susmagarrien Gaua eta bertso saio batek osatuko dute aurtengo egitarau zabala. Egitarau zabala, dagoeneko erreferentziazko kultur zikloan bilakatu den ekimearen urteurren berezia ospatzeko. 

Bidenabar, Ballarenak (H)ilbeltza bekaren deialdiaren berri ere eman digu. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute beka, literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko helburuarekin. Aurtengo xedea, Nuria Cadenes idazlearen Guillem eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek Cadenesen aipatutako eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki 17-27 tartea biak barne, Abans atalari dagozkionak, hain zuzen.   

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!