Ezbeharra larunbat goizean gertatu zen, Huescaco Aspe mendiaren iparralde aldean. Bertan, izotz eskalada egiten ari ziren Iruñerriko bi lagun. Baina izotz plaketako bat askatu eta Asier Casanellas amildu egin zen. 200 metroko erorikoa izan zen. Izotz eta elurjausiaren ondorioz, punta batean, mugitu ezinik geratu zen bere sokakidea. Berak deitu zituen larrialdi zerbitzuak. Hauek bertaratu zirenean, mugitu ezinik geratutako mendizalea helikopteroan erreskatatzeaz gain, Asier Casanellasen heriotza baieztatu zuten, ezin izan zuten ezer ez egin bere bizia salbatzeko.
Casanellasek 27 urte zituen eta Barañainen aski ezaguna zen bere mendizaletasunarengatik. Lagunak patinaje taldearekin lotura handia zeukan, baita Iruñeko Donibaneko kirol elkartearekin ere.
Aspe oso ezaguna da mendizaleen artean, Candanchutik gertu dagoelako, eskalada, mendia eta eskia egiteko aukera ematen duelako.