Osasunak sufrituz irabazi zuen atzo federazioko lehen mailako Castellonen aurka, Castalia Berrian jokaturiko norgehiagokan. Halere, ezin esan daiteke Jagoba Arrasateren taldeak partidu txarra egin zuenik.
Gorritxoek hiru baloi bidali zituzten zutoinetara, eta Raul Garcia de Harok garaipen lasai bat lortzeko adina gol aukera argi eduki zituen lehen zatian, gehienetan Kike Barjak egindako erdiraketa txukunei esker. Bederatzi hilabeteren buruan, lesio larria gainditurik, atzo berragertu zen Darko Brasanacek ere egin zion goleko pase txukun bat.
Bigarren zatian, Gazteluko plazako taldeko jokalariak pattalago aritu ziren, eta azkenean luzapenera joan ziren. Moncayolak eta Ruben Peñak baloia zutoinera bidali zuten. Azkenean, Arnaizek lortu zuen garaipenaren gola, 108. minutuan.