Zama doinuz arindu, bederatzigarrenez

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 5a, 09:37

Zama doinuz arindu ekitaldia 2023an.

Etxarri-Aranatzen eginen dute bederatzigarren aldiz Zama doinuz arindu ekitaldia. Sare Herritarrak antolatuta euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatzea eta ematen diren eskubide urraketen zama arintzea izanen da beste behin ere helburua. Euskal Herriko abeslari ezagunak igoko dira oholtza gainera igandean. 

Zama doinuz arindu ekitaldia eginen dute igandean Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Bederatzigarrenez beteko dute oholtza Euskal Herriko abeslari ezagunekin. Sare Herritarrak antolatzen duen ekimena da eta helburu du euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta ematen diren eskubide urraketen zama arintzea. 

Xiberots, Koma, Iheskide, Eire, Ibil Bedi, Zigor, Maider Ansa eta Jon Barbarin igoko dira oholtza gainera. Sarrerak eskuragarri daude oraindik 15 euroan eta etxarriaranaz.eus webgunearen bidez eros daitezke. Igandean izanen da Zama doinuz arindu ekitaldia, arratsaldeko bostetan lehen pasea, arratsaldeko zazpi terdietan bigarrena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!