Itzalpeko bidesarien negozioa: Abertisek A12 autobia erosi du

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko abe. 7a, 07:46

Abertis enpresa taldearen egoitza nagusia. (Argazkia: Abertis)
  • Enpresa talde espainiarrak errepidearen %100 erosi dio UBS banku suitzarrari.
  • UPNren garaietako esleipenak diru-sarrera egonkor eta hazkorrak bermatzen dizkio 2030era arte: aurten 56 milioi; 2024an, 64; 2030era arte, 300 baino gehiago.
  • 390 milioi kostatu zen azpiegiturarengatik 900 baino gehiago ordaindu behar ditu foru exekutiboak.

Abertis enpresa taldeak Bidearen autobiaren %100 erosi dio UBS banku suitzarrari. Abertis azpiegituren sektoreko enpresa talde espainiarra da, eta hainbat autobia eta autobide kudeatzen ditu.

Abertiseko zuzendari nagusi Jose Aljaroren irudikoz, erosketa “bereziki garrantzitsua da”; izan ere, gurea “eskualde estrategikoa da” eta bere enpresa taldeak hamar bat urte zeramatzan inguruotan inbertsiorik egin gabe, El Economista hedabideari adierazi dionez. UBSren aburuz, berriz, salerosketa banku suitzarrak egin ohi duen “aktiboen errotazio naturalaren barruan ulertu behar da”.

Salerosketaren gibelean, UPNren garaietako Nafarroako Gobernuaren itzalpeko bidesarien sistemaren negozioa dago. Kontuen Ganberak iaz afera honen inguruan egindako txostenaren arabera, Bideko Autobidea eraikitzeko 390 milioi behar izan ziren, eta 2021eko abenduaren 31ra arte, Nafarroako Gobernuak 604 milioi ordainduak zituen errepide horregatik.

Ordutik, 100 milioi gehiago ordaindu ditu. 2030era arte, 300 baino gehiago izanen dira. Hau da, 390 milioiko errepidearengatik 900 milioitik gora. Ordutik, 100 milioi gehiago ordaindu behar izan ditu, eta 2030era arte, 300 milioi baino gehiago izanen dira. Hau da, Foru Administrazioak 900 milioitik gora ordainduko ditu guztira, berez 390 milioi kostatu zen errepidearengatik, UPNren itzalpeko bidesarien sistemaren karietara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!