670 erabiltzaile izan ditu 2022an Paris 365 jantoki solidarioak, aurten oraindik hilabete falta denean urtea amaitzeko aurreikusi dute 650 izanen direla. "Datuek diote jaitsi egin dela erabiltzaile berrien kopurua, baina asko dira denbora luzean jantokiaren beharra dutenak", azaldu du Mikel Urabaienek, Paris 365 Fundazioko kideak.
Otorduak ematen dizkie jantoki solidarioak; gosariak, bazkariak eta afariak. Aldaketa sumatu dute baita erabiltzaileen profilean ere: etorkin gehiago ari dira hurbiltzen Paris 365era janari eske. Eta, euren zereginak epe laburrean behintzat beharrezkoa segituko duelako izaten, larrialdiko eskaera egin dute: donazioak behar ditu Paris 365 fundazioan denera iristeko; gastuak %56 hazi zaizkie eta donazioak %45 gutxitu.
Paris 365 proiektuak laguntza behar duela-eta, paris365.org webgunearen bidez donazioak egiteko eskatu dute.