"Proposamen integralak jarri behar dira orain mahai gainean", esan du Mugimendu Feministako kide Ekhiñe Petriatik Euskalerria Irratian. Kontent mintzatu da atzoko egunaz: "Emozionatuta gaude izandako erantzunarekin", esan du. Zaintzaren aldarria kalera ateratzea lortu dutela uste du eta aurrerapauso handia dela hori. "Jarraipen handia izan du grebak. 1.500dik gora enpresa komiteren babesa izan dugu", azaldu du. Kalean ere jende andana batu zen aldarrikapenak egitera. Orain, gobernuaren txanda dela uste dute: "Kalean izandako aldarrikapenak entzun eta zaintza eraldatzeko prozesua abiatzeko unea da. Orain instituzioetatik eta gurekin elkarlanean", esan du. Agenda politikoa markatu dezakeen inflexio puntua izan daiteke atzoko eguna Mugimendu Feministako kideen ustez. Atzoko egunarekin bat egin zuten zenbait sindikatuk ere, tartean: ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE eta Etxalde.
Entzun Ekhiñe Petriatiri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda.