A30 Greba feminista orokorra

Zaintza publiko eta komunitarioa aldarrikatu dute Iruñean, manifestazio jendetsuan

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko abe. 1a, 07:20

Atzoko manifestazioaren amaiera, Sarasate pasealekuan. (Argazkia (Nafarroako Mugimendu Feminista)

Mahai sektoriala osa dezala eskatu diote Maria Txibiteren gobernuari freba feminista orokorraren deitzaileek

Milaka lagunek parte hartu zuten greba feminista orokorreko Nafarroa Garaiko manifestazio nagusian. 9.000 izan ziren, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera. Antolatzaileek ez zuten datu zehatzik eman.

Martxa 18:00etan abiatu zen Antoniutti parketik, euripean. “Zaintza sistema publiko eta duina exijitzen dugu; izan ere, egungo zerbitzu publikoak ez dira aski”, esan zuten manifestazioaren amaieran Naroa Unanua Huartek eta Paola Davila Sanchezek, Mugimendu Feministaren izenean.

Manifestazioaren antolatzaileen aburuz, “zaintza eredua lehen mailako arazo politikoa da”. Gauzak horrela, akordio sozial bat egin behar da, zaintza sistema publiko eta komunitarioa sortzeko”. Horren harira, iragarri zuten gaur Nafarroako Jauregian eskaera erregistratuko dutela, Maria TXibiteren Gobernuak zainketen sektoreko mahaia osa dezan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!